BERMEOKO EAJ-PNV-K ALDE ZAHARRA BERRESKURATZEA BULTZATUKO DU

BERMEOKO EAJ-PNV-K ALDE ZAHARRA BERRESKURATZEA BULTZATUKO DU, UDALERRIAREN BIHOTZA BERRIRO TAUPAKA HASI DADIN

  • Aritz Abaroa hautagaiak adierazi duenez, “gure alde zaharreko bizitza bermeotarrengatik eta bermeotarrentzako berreskuratzeko behar egingo dugu, eta bisitarientzat gure ondarearen eta nortasunaren erakusleiho izan dadin”
  • Kaleen berrurbanizazioak –espaloiak kentzea eta irisgarritasuna hobetzea– bizilagunen bizi-kalitatea nabarmen hobetzea ekarriko du
  • Alderdi jeltzaleak garbiketa-lan bereziekin jarraitzeko eta hutsik dauden orubeak berreskuratzeko konpromisoa hartu du, eta jarduera ekonomikoa bultzatzeko Lokalbide programa indartuko du
  • Bermeoko EAJ-PNVk alde zaharrerako egin duen beste apustu indartsuetako bat udalerriko eremu horren dinamizazioa da, itsas nortasunari balioa emateko bide gisa

Bermeon, 2023ko maiatzaren 15ean.- Bermeoko alde zaharra Bizkaiko handienetakoa eta zaharrenetakoa da. Horregatik, Bermeoko EAJ-PNVk inguru hori berreskuratzea bultzatuko du hirigunea balioesteko.

Aritz Abaroa alkategai jeltzalearen berbetan, “Alde Zaharra bermeotar guztien bihotza da, eta taupada indartsua berreskuratzeko garaia iritsi da. Horregatik, guztiona den altxor hori zaintzea gure ardura da.

Helburu horretan aurrera egiteko, EAJ-PNVk inguruko jarduera suspertzea planteatzen du. “Jendea bizi eta jardueraz beteta egongo den Alde Zahar baten alde egingo dugu lan. Bermeotarrentzat bizirik egongo den alde zaharra berreskuratuko dugu. Gure ondarearen eta nortasunaren erakusleiho izango da bisitarientzat” adierazi du berriro alkatea izateko hautagaiak.

Zehatzago, Bermeoko Alde Zaharra berreskuratzeko EAJ-PNVren proiektuaren arabera, eremu irisgarri eta eder bihurtzeko egin behar da lan, kaleak berrurbanizatzeko inbertsio-planaren bitartez. “Kaleetako espaloiak kendu eta dena irisgarri bilakatuko dugu, eta teknikoki posible den lekuetan kableak lurpetik pasatuko ditugu”, zehaztu du.

Ildo horretan, alderdi jeltzaleak kalez kaleko garbiketarekin eta orube hutsak berreskuratzeko lanarekin jarraituko du, eta Lokalbide programa indartuko du. “Alde zaharra gune komertzial eta gastronomiko gisa. Datozen urteetan, beste horrenbeste negozio gehituko zaizkie legegintzaldi honetan ireki diren 15 negozioei. Alde zaharreko erakusleihoak piztuko ditugu”, adierazi du.

Bestalde, Abaroa buru duen taldeak Kontzilioaren azpian dagoen sorgailua lekuz aldatzea planteatzen du, eta, beraz, argiztapen monumentalarekin, Goiko Plaza bere osotasunean berreskuratuko da, Bermeoko Alde Zaharraren bihotz bizi bihurtzeko asmoz.

“Hori guztia 2019tik egiten ari garen erakunde arteko lan garrantzitsuari esker izango da bideragarria. Hori dela eta, gauzatzeko finantzaketa bermatuta dugula ziurtatu dezakegu”, zehaztu du Abaroak. Gogorarazi behar da beste erakunde batzuekin akordioak lortzeko gaitasuna funtsezkoa izan dela Bermeorako hain estrategikoak diren proiektuetan, Txibitxiagako sarrera/irteera erabat berritzean, besteak beste.

Kultur agertokia

Alderdi jeltzaleak kultura jarduera-eragile garrantzitsua dela defendatzen du. Horrela, Alde Zaharreko kultur ekintza ziklo bat antolatzea proposatzen du. Gainera, Abaroak nabarmendu duen bezala, “gure nortasunari hain lotuta dauden herriko kultur taldeen kultur eskaintzaren inguruko azoka- eta jarduera-ziklo bat antolatzeko gune egokia da”.

EAJ-PNVk 2023-2027 hauteskunde-programan planteatzen duen beste gai garrantzitsu bat Udaletxeko obrak amaitzea da. “Herriko etxea da. Herritarrentzako zerbitzuak Udaletxean martxan jartzeko konpromisoa hartzen dugu, eta, horrela, Kultur Etxea herriko kultur eragileen sorkuntza-lanerako gune gisa berreskuratuko dugu”, azaldu du Bermeoko EAJ-PNVko alkategaiak.