HAUTAGAIA
Aritz Abaroa
Bermeogaz daukadan konpromisoa erabatekoa da. Orain 4 urte haren alde lan egiteko aukera emoteko eskatu neutsuen, eta daukadan onena emonaz egin dot lan hori lortzeko. Konplikazioak gorabehera, gaur egun, Bermeo udalerri garbiagoa eta modernoagoa da eta ganera jarduera ekonomiko oparoagoa dauka.
Bermeotarren bizi-kalitatea hobetzea izan da nire helburua legealdi honetan, eta orain barriro harro esan daiket Bermeok etorkizuneko proiektu bat daukala, bermeotarrak ekintza guztien erdigunean jartzen dauzana. Bermeo eta bermeotarren beharrizan askori erantzun egokia emoten jakin dogu, baina oraindino asko dago egiteko, eta hasi doguna amaitu beharra daukagu.
Gainera, zorionez, gure udalerriaren alde bizi eta lan egiten dauen tripulazino eta talde bat daukat, komunidadearen alde lan egiteko prest eta gogotsu dagoana, gure herritarren ongizate sozial eta ekonomikoa sustatuko dauena. Tripulazino barritu eta indartua, etapa barri honen buru izateko gai dana.
Azkenik, eskerrak emon gura deutsedaz bermeotar guztiei zeuon inplikazinoagaitik, zeuon ahaleginari esker, gaur egun, Bermeo askoz hobeagoa daukagulako.
Itsasoratu gara, eta nabigazino karta argi daukagu., Gure zeharkaldian konfiantza izaten jarrai ezazu. BERMIO, ABANTE MAKIÑE GUZTIDXEN imitzeko!

HAUTAGAITZA
Bizi garen tokia dalako, lan egiten dogun tokia dalako, gozetan dogun tokia dalako, garenaz harro sentiduten garelako…
Hori da Bermeo guretzat.
Langile leialez, profesinonalez eta konprometituez osotutako tripulazinoa, Bermeoren eta bertako biztanleen ondoizatearen alde egiteko prest dagoena. Bermeotarren beharrak ondo baino hobeto ezagutzen dabezan pertsonak, prestakuntza, bokazino eta inplikazino handia daukienak. Badakigu zein dan gure norabidea eta helmuga guztion artean markatuko dogu, bermeotar guztiak bidaia honen parte izatea gura baitogu. Gure udalerriaren garapen ekonomikoa eta turismo jasangarria sustatea, zerbitzu publikoak hobetzea, herritarren parte-hartzea bultzatutea,, klima-aldaketaren aurka borrokatzea… Gure itsasontzia, zure ontzia, portuan daukazu zain.
Ez da esperimentuak egiteko momentua, egonkortasunerako momentua da. Bermeok argi dauka zein dan bere norabidea eta bere ibilbide-orria markatuta dauka.
Segidu daigun hasitako bidean lanean, Bermio Abante Makiñe guztidxen imitzeko!
Aritz Abaroa
Idoia Platas
Alazne Zumeta
Kepa Zumeta
Ainhoa Jaio
Ibon Legarreta
José Luis Arruza
Ixone Soroa
Pedro Bilbao
Izazkun Torre
Ander Garate
Ainhoa Munitiz
Ibon Diez
Ziortza Goienetxea
Sergio Coca
Katy Romero
Enrike Bilbao
Maitane Leizaola
Itsasne Uriarte
Jose Mari Larrozea
2019-2023 BALANTZEA
Egindalako lanari esker makinak Abante jarri doguz, Bermeo Abante jarri dogu.
Orain lau urte bermeotarren bizi-kalitatea hobetzeko, ekonomia suspertzeko eta gure kultura-nortasuna indartzeko eskatu zeunskuen. Hiru ardatz, hiru zutabe, legealdi honetan gure bide-orri izan diranak.
Gaur egun, hartutako konpromisoari esker eta, batez be, bermeotar guztiok egindako lan eta ahaleginari esker, Bermeo modernoagoa, garbiagoa, aktiboagoa eta irisgarriagoa dogu. Hori lortzeko, funtsezkoa izan da eragile publiko eta pribatuekin lankidetzan aritzea. Gaur egun errealidade diran hainbat proiektu burutu doguz, herri erakargarriagoa gara, mobikortasuna bermatzen dauen herria, nortasun sendoko herria, bizirik dagoen herria, itsasora begiratzen dauen herria, itsasora zabaltzen dan herria.
Kudeaketa eraginkorra:
2023-2027 PROIEKTUA
Abante gagoz daborduko!
Lau urteko zeharkaldiak ezkortasunari ziaboga egiteko eta Bermeoren norabidea aldatzeko balio izan deusku. Bermeok hobera egin dau eta holan jarraitu behar dau. Amarrak askatu doguz eta Bermeo garbiago, modernoago eta jarduera ekonomiko handiagoagaz egotea lortzen ari gara. Aurrera goaz Bermeo lan egiteko, bizitzeko eta gozetako leku erakargarria izan daiten. Nabegazino-kartarik onenak gidatzen gaitu. Itsasoa eta portua gure nortasunaren eta gure bizitzeko moduaren ardatz dirala, Bermeok behar eban eraldaketa aktibau dogu. Bizkaiko kostaldean erreferente izatetik gero eta gertuago gagoz, gero eta Bermeo gehiago gara. “Bermeo Abante” da bermeotar guztien bizi-kalidadea hobetzeko haizearen eta marearen kontra nabegatzen ari dan ontzia. Orain bai! «Abante makiñe guztidxen» jarteko unea heldu da, norabidea galdu barik, ziaboga arrarorik barik, Bermeo hobetzen jarraitzeko. Tripulazinoa indartu eta nabegazino-orria eguneratu dogu. Bermeotarrak, zuok eskatu deuskuzue eta horretara gatoz… BERMEO ABANTE MAKIÑE GUZTIXEN!