BERMEO TUNA INTERNATIONAL CENTER, ARRANTZA ETA KONTSERBA SEKTOREAREN INGURUKO IKERKETA ZENTROA

  • Zentroaren eginkizun nagusia, ekonomia urdinaren inguruan berrikuntza eta puntako teknologien erabilera sustatzea izango da.
  • Sektoreko enpresekin batera, erreferente bat izango da tunidoen sektorean punta-puntako berrikuntza sustatzen, talentua duten ikertzaile eta gazteentzat erakarpen-gune bihurtuz.

Bermeo, 2023ko maiatzak 18.-Bermeoko EAJ-PNV-k atunontzi izozkailu-sektorearen trakzio-gaitasuna eta erreferentzia-gaitasuna aprobetxatzea proposatu du, baita kontserba-sektorearen kalitate aitortua ere, BERMEO INTERNATIONAL TUNA CENTER -Ormaza fabrika zaharrean egingo den arrantza-sektorearen eta kontserba-sektorearen inguruko berrikuntzarako erreferentzia-zentroa- bultzatzeko.

Bermeo Tuna World Capital-en barruan garatzen ari den proiektuak, atunaren balio-kate osoko eragile nagusiak biltzen ditu, bai eta Euskadiko erakundeak ere, AZTI institutu teknologikoarekin lankidetzan.

“Ormazako fabrika zaharra, Tuna International Center-en proiektua hartzeko behar diren kontakizun eta zentzuaz gozatzen duen eraikina da. Alde batetik, eraikin babestua da, gaur egun dibulgazio-, kultura- edo zientzia-jardueretarako bakarrik erabil daitekeena, eta, bestetik, aldez aurreko jarduera kontuan hartuta, atunaren balio-kateari lotutako berrikuntza-proiektu baten bidez berraktibatzea, gaur egun zaharkituta eta ia hondatuta dagoen eraikin bati zentzua eta etorkizuna ematen dizkiona” adierazi du Aritz Abaroa alkategaiak.

Lau ardatz nagusi

Horrela, EAJ-PNV-k ekonomia urdinaren inguruan bultzatutako inteligentzia-zentroa lau ardatz nagusitan egituratzen da. Ardatzetako batek lankidetza-berrikuntzako ekosistema bat sortzea izango du helburu, Bermeoko armadoreen atunontziek hainbat esparrutan dituzten beharren inguruan eta iraunkortasunean arreta jarrita: izozte-sistemak, propultsio-teknologia alternatiboak, mantentze-lan adimendunak eta urrutikoak, digitalizazioa eta komunikazio-sistemak, besteak beste.

Horrela, zentroa sektoreko berrikuntza teknologikorako gaitasunen elementu dinamizatzaile bihurtuko litzateke, atunaren balio-kateari lotutako era guztietako eragile eta enpresen parte-hartzearekin. Armadoreak eta motorrak eraikitzeko enpresak, ontzigintzako sektore laguntzailea, sektorean energia garbiak garatu eta aplikatzearekin edo ekintzailetza sustatzearekin lotutako proiektuak sustatzen dituzten eragileak.

Bigarren ardatzak, Bermeo, erreferente bihurtu nahi du kalitatearen eta jasangarritasunaren bermeari dagokionez; horrela, trazabilitate-teknologien aplikazioarekin lotutako proiektuak gauzatuko ditu, Lobby adimendun bat sortuko du, lankidetza sustatuz hegaluzearen arrantzan eta haren prozesamenduan jardunbide egokiak bultzatzeko, arrantza-industriatik eratorritako elikagai-produktuen eta  produktuen berrikuntza-prozesuak garatzeko edo ekonomia urdinari lotutako berrikuntza eta ekintzailetza-ekimenak egiteko.

Abaroa buru duen taldearen hirugarren ardatza, atunaren balio-kateari aplikatuta, talentu ikertzailea erakartzeko gune bihurtzea da. Azti itsas ikerketa institutuarekin burututako lankidetza estrategikoaren bidez, Bermeo Tuna International Center, hegalaburraren balio-kateari lotutako berrikuntza eta ikerketa zentro nagusia izango litzateke, erauzketa-eragile nagusiekiko hurbiltasunari eta loturari esker.

Proiektu honen laugarren ardatza eragile katalizatzailea izatea izango da, prestakuntza nautikoaren eskaintza (tripulazioa, kudeaketa eta prozesuak) sektorearen egungo eta etorkizuneko premietara hobeto egokitzeko. Tunidoen nazioarteko zentroak Bermeon prestakuntza nautikoaren eskaintza hobetzen eta indartzen lagunduko du, eskualdean eta eskualdez gaindiko mailan dagoen ekosistema aprobetxatuz (armadoreak, industria laguntzailea, laguntzako agente espezializatuak) eta bokazioak sortzen lagunduz.

Alkategaiak nabarmendu duenez “Bermeon ez ezik  Urdaibai-Busturialdea eskualdean ere jarduera ekonomikoa dinamizatzeko eta suspertzeko proiektu eragile nagusietako bat da, UBAI eskualdeko garapen planaren arrantza, elikadura eta ekonomia urdinaren bertikalean erabat txertatuta baitago. Bestalde, fabrika zaharra eraberritu eta berraktibatzeak, ondoko egikaritze-unitatearen garapenarekin batera, ingurunea berrantolatzea, modernizatzea eta atseginago egitea ahalbidetuko digu. Eraikinak ikerketa-aretoak, co-working-a, ekitaldiak eta bilerak egiteko erabilera anitzeko espazioak, atunaren balio-kateari balioa emateko erakusketa-gunea eta denda-gourmet edo tokiko produktuen dastaketarako gunea hartuko ditu”.